Andretxea

“Artestura  Feministak”  lehiaketa  baita  Eibarren  ere
26 Eka
5:18

“Artestura Feministak” lehiaketa baita Eibarren ere

0    Andretxea 
Andretxea Andretxea

Emakumeen Etxeen Sareak antolatutako “Artestura Feministak” lehiaketaren berri eman nahi dizuegu. Lehiaketa honen helburua da bultzatzea emakumeen sormena eta produkzio artistikoa, baita ere, ikusgarri egitea eta aintzat hartzea haien lanak, ezagutzera emateko artea sortzen ari diren artista emakumeak, artea lanbide izan edo ez izan. Gero, erakusketa ibiltari bat egingo da,…

Sanjuanetan  ere,  jai  parekideen  alde!
21 Eka
3:06

Sanjuanetan ere, jai parekideen alde!

0    Andretxea 
Andretxea Andretxea

Eibarko Sanjuanetan ere askatasun eta berdintasunaren alde gaude! Horregatik, Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak pegatina hau banatuko du aurtengo jaietan errespetuzko eta berdintasunezko jai-giroa aldarrikatzeko. Nahi izatekotan, pegatinak Andretxean ere eskuragarri dituzue.

Andretxeko  liburutegia  berriztuta
31 Mai
10:57

Andretxeko liburutegia berriztuta

Andretxean, genero, berdintasuna eta feminismoaren gaineko liburutegia estreinatzen dugu. Sexualitatea, hezkidetza, feminismoa, indarkeria matxista, literatura, maitasun erromantikoa, historia eta osasunari buruzko hainbat liburu aurkituko duzue. Liburuak kontsultarako eta mailegatzeko dira. Eta, aholkularitza behar baduzue, eskatu dezakezue. Liburuak Andretxeko ohiko ordutegian mailegatuko dira. Zerbitzua herritar guztientzako da. andretxea@gmail.com 943 70 08…

“Festa  dezagun  gaurdanik  geroa”  dokumentala  eta  solasaldia  Andretxean
26 Mai
9:26

“Festa dezagun gaurdanik geroa” dokumentala eta solasaldia Andretxean

0    Andretxea 
Andretxea Andretxea

Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentalaren emanaldia eta solasaldia ANDRETXEAN izango dugu. Bilgune Feministak eta Emaginek elkarlanean egindako dokumentala da. Emakumeen parte hartzearen eta jai ereduen inguruko gogoeta feministetatik abiatzen den Euskal Herriko jai ereduen erakusleiho txiki bat. Eguna: ekainak 16 (ostirala) Ordua: 19:00etan Tokia: Andretxea Hizkuntza: Euskara eta Erdara Jarduera irekia…

“Erotismoa  eta  autoezagutza”  tailerra  Eibarko  Jabetze  Eskolan
14 Mar
12:27

“Erotismoa eta autoezagutza” tailerra Eibarko Jabetze Eskolan

Jabetze Eskolako udaberriko egitarauan “Erotismoa eta autoezagutza” tailerra eskainiko da euskeraz. Emakumeei zuzendutako tailerra da. Matrikula egiteko epea zabalik dago eta apirilaren 21ean bukatuko da.  Andretxean edo Pegoran egin daiteke. Tailer honetan erotismoaren gainean ditugun pentsamenduak eta emozioak elkarrekin hausnartu eta aztertuko ditugu, hainbat “genero aginduetatik” askatzeko. Eta, gure alderdi…

“King  Kong  neska  bakarrizketa”  Eibarren  izango  dugu
14 Mar
12:22

“King Kong neska bakarrizketa” Eibarren izango dugu

Ostiral honetan, martxoak 17, Josune Gorostegi izango dugu gurekin Eibarren, bere obra King Kong neska bakarrizketarekin. Bakarrizketa, Virginia Despentesen “King Kong Teoria” liburuan oinarritzen da. Portaleko Areto nagusian, 19:00etan euskeraz eta 20:30ean erderaz izango da. Jarduera irekia eta doakoa izango da. Anima zaitezte etortzera! Antolatzaileak: Eta Kitto! Euskara Elkartea, Arrate…

2017ko  Martxoaren  8ko  programazioa  Eibarren  “Elkarrekin  Berdintasuna  Sortzen”
02 Mar
9:13

2017ko Martxoaren 8ko programazioa Eibarren “Elkarrekin Berdintasuna Sortzen”

0    Andretxea 
Andretxea Andretxea

MARTXOAK 8: “ELKARREKIN BERDINTASUNA SORTZEN” Aurtengo martxoaren 8ko egitaraua Arrate Kultur Elkarteak, Eta Kitto! Euskara Elkarteak eta Berdintasun Zebitzuak-Andretxeak elkarlanean antolatu dute, Emakume Mahaiaren laguntzarekin. Programazioaren gaia “Emakumeak eta Artea” da eta kanpainiaren leloa “Elkarrekin Berdintasuna Sortzen”. Ekintza guztiak irekiak eta doakoak izango dira. Beraz, anima zaitezte parte hartzera! ​Informazio…

Hotzikara  ipuin  erotikoak,  Topalekuan
28 Ots
1:30

Hotzikara ipuin erotikoak, Topalekuan

“Hotzikara ipuin erotikoak”, ipuin musikatua helduentzat,  jarduera izango dugu Eibarren. Ahotsa: Ines Bengoa Musika: Iosu Lizarraga Eguna: martxoak 3, ostirala Ordua: 19:00etan Tokia: Arrate Kultur Elkartearen Topalekua Irekia, doakoa eta euskeraz izango da Antolatzaileak: Arrate Kultur Elkartea, Eta Kitto! Euskara Elkartea eta Berdintasun Zerbitzua- Andretxea.  

“Emakume  Palestinarren  Ahotsak”  hitzaldia
09 Ots
8:49

“Emakume Palestinarren Ahotsak” hitzaldia

“Emakume Palestinarren Ahotsak” hitzaldia izango dugu Eibarren, emakume elkarte Palestinarretako ordezkarien eskutik: Hiba Nuseiben, Mayson Qawasme eta Ohaila Shomar, hain zuzen. Eguna: otsailak 20, astelehena Ordua: 18:00etan Tokia: Portaleko areto nagusian UNRWA Euskadik antolatu du, Berdintasun Zerbitzua-Andretxea laguntzarekin. Irekia eta doakoa izango da. Ez galdu aukera!

Emakumeen  historioak:  Eulalia  Abaitua  argazkilaria
06 Ots
2:52

Emakumeen historioak: Eulalia Abaitua argazkilaria

“Emakumeen historioak” tailerraren hurrengo saioan EULALIA ABAITUA ezagutuko dugu: Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria. Eguna eta ordua: Otsailaren 7a, asteartea, 18:30etik, 20:00etara Lekua: ikastaro-gela, Portalea Formatzailea: Leticia Martínez- Alcocer Pagatxa elkarteak antolatutako jarduera irekia eta doakoa izango da. Informazio gehiagorako deitu 943 70 08 28 edo idatzi lasai asociacionpagatxa@yahoo.es