Ekhi

“20  urte”  erakusketa  zabalduko  dute  bihar
19 Urt
5:22

“20 urte” erakusketa zabalduko dute bihar

0    Berriak, Kultura 
Ekhi

Aguirre y Aranzabal eskopeta tailerra kultur gune bilakatu eta Portalea izenarekin ateak lehenengoz zabaldu zituela 20 urte eta lau hilabete bete dira eta, horren aitzakiarekin, bihar arratsaldean, 19:00etan “20 urte” izeneko erakusketa inauguratuko dute. Bigarren solairuan dagoen erakusketa aretoak ehunka artistaren lanak hartu ditu urte hauetan guztietan eta urtarrilaren 20tik…

Debabarreneko  eskaintza  turistikoa  FITURen
19 Urt
4:59

Debabarreneko eskaintza turistikoa FITURen

0    Berriak 
Ekhi

Domekara arte zabalik egongo den FITUR Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokaraino eraman dute gure eskualdeko eskaintza turistikoa oraingoan ere. Edizio honetan aparteko garrantzia eman nahi diote Turismo Jasangarriari eta, horregatik, gure eskualdea “naturaz eta turismo jasangarriaz gozatzeko helmuga modura” promozionatzen ahaleginduko dira, horri esker bisitari asko erakartzeko asmoarekin. Euskadi-Basque Country standaren…

20.  KORRIKAk  apirilaren  7an  zeharkatuko  du  Eibar
10 Urt
5:27

20. KORRIKAk apirilaren 7an zeharkatuko du Eibar

0    Berriak, Euskara, Kultura 
Ekhi

20. KORRIKAk egingo duen ibilibidea aurkeztu du AEK-k. Martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 9an amaituta, Otxandio eta Iruñea batuko ditu KORRIKAk, eta Euskal Herri osoa zeharkatuko du Batzuk lelopean. Apirilaren 7an (barixakua) 22:43ak aldera ailegatuko da Ermutik Eibarrera eta Bergarara joko du gero. Ibilibidearen mapa zehaztazunez ikusteko, sakatu hemen.  …

MARTIN  AIZPIRI:  “Igeriketarako  igerilekua  itsasoa  baino  hobeto”
24 Uzt
12:00

MARTIN AIZPIRI: “Igeriketarako igerilekua itsasoa baino hobeto”

0    Elkarrizketak 
Ekhi

Debako Milia igeriketa lehiaketa helduen mailan irabazi berri du Martin Aizpirik, baina berak nahiago du igerilekuan aritzea itsasoan baino. 17 urteko eibartarrak emaitza oso onak lortzen dihardu, nahiz eta joan den asteko Sevillan jokatutako Espainiako Txapelketan egindakoarekin oso konforme ez gelditu.

XABIER  ORUESAGASTI:  “Lehen  emanaldia  nahiko  nahasia  izan  zen”
13 Uzt
12:00

XABIER ORUESAGASTI: “Lehen emanaldia nahiko nahasia izan zen”

0    Elkarrizketak 
Ekhi

Ustekabe fanfarreak presidente berria dauka: Xabier Oruesagasti. Saxofoia jotzen duen 17 urteko gazteak kargua hartu du eta bere gaztetasunak Ustekabek azken urte bietan bizi izan duen berritzea erakusten du. Izan ere, azken urte bietan 13 kide berri sartu dira taldean.

VANESSA  ATECA:  “Iraunkortasuna  eta  irmotasuna  ezinbestekoak  dira  ogibidean  garatzeko”
13 Uzt
12:00

VANESSA ATECA: “Iraunkortasuna eta irmotasuna ezinbestekoak dira ogibidean garatzeko”

0    Elkarrizketak 
Ekhi

Bere margoak koadroetan ikusteaz gain, azalean eraman ditzakegu. Vanessa Atecak bizitza osoa darama margolanak egiten eta 10 urtetik gora tatuajeen munduan. Orain New Yorken dago eta Coliseum Tatto Expo 2012an hartuko du parte, munduko tatuaje bilera garrantzitsuenean. Inoiz lo egiten ez duen hiritik erantzun digu gure galderei.

ITZAMNA  akademia:  “Freskotasuna  eman  nahi  diegu  ikasketa  metodoei”
06 Uzt
12:00

ITZAMNA akademia: “Freskotasuna eman nahi diegu ikasketa metodoei”

0    Elkarrizketak 
Ekhi

Ikasketak amaitu eta urteetan zehar jasotako jakinduria zabaltzeko asmoarekin akademia irekin dute Andoni Zabala, Nataia Garrido eta Jokin Rokandio eibartarren Bittor Sarasketa 2an. Itzamna da akademiaren izena eta”eskaintza zabala eta irekia” dauka. Informazioa jasotzeko www.itzamnaakademia.net webgunera jo edo 943-255001 telefonora deitu.

JUANMA  CANO:  “Antzerkiak,  probatuz  gero,  engantxatu  egiten  du”
06 Uzt
12:00

JUANMA CANO: “Antzerkiak, probatuz gero, engantxatu egiten du”

0    Elkarrizketak 
Ekhi

Mikrofonoaren atzetik eszenatoki gainera jauzia eman du Juanma Canok. Hogeitaka urte daramatza irratian Eibarko berriak ematen eta, orain, Teatro Interiorren kidea ere da. Gaur gauean Republicados saioa eskainiko du antzerki talde eibartarrak San Andres elizako klaustroan 22.30etatik aurrera.

Gaur  hasiko  dira  San  Pedro  jaiak
28 Eka
12:00

Gaur hasiko dira San Pedro jaiak

0    Jaiak 
Ekhi

Sanjuanei agur esan eta Sanpedroei ongi etorria emango dio herriak gaur. Egun bitan zehar ekintzaz beteriko jaiak biziko dira Urkizu inguruan, ume zein nagusiendako jarduerak prestatu direlarik.Toka eta Igel-toka txapelketarekin hasiko dira Sanpedroak gaur 17.00etan, eta bihar 21.30etan Tukan taldearen dantzaldiak jaiei amaiera eman arte, txokolate-jana, jokoak, Gorriti eta bere…

JOSU  IBARGUTXI:  “Derrigorrezkoa  da  frankisten  zigorgabetasuna  apurtzea”
01 Eka
12:00

JOSU IBARGUTXI: “Derrigorrezkoa da frankisten zigorgabetasuna apurtzea”

0    Elkarrizketak 
Ekhi

Frankismo sasoiko krimenen kontrako ekimena Argentinara eraman dute Goldatu elkartekoek. Maria Servini de Cubria epaileak kasua aurrera eramateko asmoa erakutsi du eta Buenos Airesen frankismoko hainbat testigantza eraman zituzten biktimek. Tartean, Josu Ibargutxi eibartarra izan zen.