Maider

Arrateko  Bertso  Afarirako  sarrerak  salgai
05 Uzt
12:54

Arrateko Bertso Afarirako sarrerak salgai

0    Berriak, Kultura 
Maider

Uztailaren 14ra arte …eta kitto!-ko bazkideek izango dute Arrateko Bertso Afarirako sarrerak erosteko aukera, sarrera bat bazkide bakoitzeko, 31 eurotan. Hilaren 18tik aurrera, berriz, ohiko lekuetan salduko dira 32 eurotan: Kultu, Sagar Bitza eta Kantabrian. Aurten 25 urte beteko ditu Bertso Afariak, eta laukote bikaina izango dugu Kantabrian urtemuga garrantzitsu…

Gurasoak  Berbetanek  jai  giroan  amaitu  du  ikasturtea
16 Eka
1:58

Gurasoak Berbetanek jai giroan amaitu du ikasturtea

Urkizuko parkean esan diogu agur Gurasoak Berbetan egitasmoari. Joan den ostegunean eskulan- eta makillaje-tailerrekin ekin genion jaiari: kokomokoak egin genituen, marrazki bizidunetako pertsonaiarik gustukuenak margotu ere bai, baina betiko bezala ilararik luzeena makillajearen mahaian sortu zen: katuak, marigorringoak, tximeletak… denetarik ikusi zen han! Eta behin tailerrak amaitu eta gero, ARNO…

Euskeraren  amaraunak  armiarmak  behar  ditu!
24 Mai
10:02

Euskeraren amaraunak armiarmak behar ditu!

“Izan zeu ere euskeraren armiarma eta ehundu sarea!” kanpaina azkeneko txanpan sartu da. Maiatza osoa emango du …eta kitto!-k Euskeraz Primeran intsignien bitartez sarea ehuntzen, eta horretarako eibartar guztien kolaborazioa beharko du, guztien artean amarauna handitzen joateko. Intsigniak eskura daude …eta kitton! bertan eta AEK eta Udal Euskaltegian. Datorrenari bizpahiru…

Amañako  Amesti  tabernak  irabazi  du  II.  Gin  Tonic  Lehiaketa
23 Mai
11:31

Amañako Amesti tabernak irabazi du II. Gin Tonic Lehiaketa

Aurreko barixakuan jokatu zen Euskeraz Primeran! kanpainaren inguruko II. Gin Tonic lehiaketako finala Untzagan, Oihan Vegak girotu zuen ekitaldian eta Amesti tabernako Emilio Pitak eraman zuen 300 euroko sari nagusia, Oskar Pardok eta Ivan Feijók osatutako epaimahaiak hala erabakita. Gin tonic irabazleak ‘Txumari’ izena dauka, Amañako bizilagun baten omenez. Irabazleak…

Guraso  berbalagunak  Urretxuko  Erle  Museoan
08 Mai
12:03

Guraso berbalagunak Urretxuko Erle Museoan

0    Destakatuak 
Maider

Joan den zapatuan Gurasoak Berbetan egitasmoko guraso eta ume talde eder bat egon zen Urretxuko Aikur Erle Museoan. Hiru orduko bisitan erleei buruzko gauza ugari ikasi zituzten, amaieran argizarizko kandelak egiteko aukera izan zuten, eta horrez gainera, ezti-pote bana ere eraman zuten etxera. Museoko bisitaren ondoren aldamenean dagoen Santa Barbaran bazkaldu…

II.  Gin  Tonic  Lehiaketa  maiatzean
05 Api
1:29

II. Gin Tonic Lehiaketa maiatzean

Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan, …eta kitto! Euskara Elkarteak II. Gin Tonic Lehiaketa antolatu du maiatzerako. Maiatzeko lehenengo bi asteburuetan (5-7 eta 12-14) probatu ahal izango dira lehiaketara aurkeztuko diren Gin Tonic-ak eta bezeroek botoa eman ahal izango dute tabernetan egongo diren ontzietan. Botoa ematen dutenen artean asteburu bateko egonaldia zozketatuko…

Gilda  Lehiaketako  irabazleek  saria  jaso  dute
15 Mar
10:35

Gilda Lehiaketako irabazleek saria jaso dute

0    Berriak 
Maider

Maixa tabernak irabazi du III. Gilda Lehiaketako epaimahaiaren saria, eta Urki auzoko Bar Nuevok, berriz, herritarren saria. Martitzenean jaso zituzten sariak Maixako David-ek eta Nuevoko Iraitzek Ruben eta Mireia epaimahaikideen eskutik. 150 euroko sariaz gainera, diploma bana ere jaso zuten. …eta kitto! Euskara Elkarteak, Euskeraz primeran! kanpainaren barruan antolatzen duen…

Txokolate-fabrikara  bisita  goxoa
13 Ots
1:02

Txokolate-fabrikara bisita goxoa

0    Destakatuak 
Maider

Joan zen zapatuan…eta kitto! Euskara Elkarteak Mendaroko Txokolate Fabrikara antolatu zuen irteeran hogei lagunek eman zuten izena, eta Eibarren trena hartuta abiatu ziren Mendarora zapatu goizean. Han zegoen zain Isaura, bertako beharginetako bat, eta bere azalpenei esker Mendaroko Txokolate Fabrikaren ia 200 urteko historiaren nondik norakoak ezagutu zituzten. Txokolatea dastatzeaz…

III.  GILDA  LEHIAKETA  BADATOR
03 Ots
11:39

III. GILDA LEHIAKETA BADATOR

Martxoaren 9 eta 10erako  antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak aurtengo Gilda Lehiaketa. Euskeraz Primeran! kanpainarekin bat eginda dauden tabernek parte hartu ahal izango dute, eta aurten ere sari bi izango dira: alde batetik epaimahaiaren saria (150 euro) eta bestetik herritarren saria (150 euro). Daorren astean pasatuko gara taberna guztietatik oinarriak…

“Umorea”  bakarrizketa  otsailaren  14an
02 Ots
10:41

“Umorea” bakarrizketa otsailaren 14an

Otsailaren 14an, martitzena, Jose Cruz Gurrutxaga aktoreak “Umorea” bakarrizketa ekarriko digu Eibarrera, arratsaldeko 19:00etan Portaleko areto nagusian. Barre egiteko aukera eskainiko digu azkoitiarrak berari gertatutako eta asmatutako istorioak kontatuz. Interpretazio munduan denbora luzea darama Gurrutxagak; antzerkian konpainia garrantzitsuekin egin du lan eta telebistan, besteak beste, Goenkale telesailean egin zen ezaguna….