Silbia

Barrakek prezio berezia izango dute eguenean eta Musika Eskolakoen kontzertua bertan behera laga dute
19 Eka
1:52

Barrakek prezio berezia izango dute eguenean eta Musika Eskolakoen kontzertua bertan behera laga dute

Udaleko Kultura batzordeak gaur jakinarazi duenez, etzi (eguenean, ekainaren 21ean) barraketan ibiltzea ohikoa baino merkeagoa izango da, egun osoan bidaia bakoitzeko 0’70 euro kobratuko dute eta. Bestalde, egun horretarako antolatuta zegoen Juan Bautista Gisasola Musika Eskolakoen kontzertua (19:00etan Untzagan) bertan behera laga dutela eman dute aditzera.

Eusko Ikaskuntza omenduko dute gaur Armeria Eskolan, “Ondo egindako lana” ekimenaren barruan egingo den saioan
19 Eka
11:58

Eusko Ikaskuntza omenduko dute gaur Armeria Eskolan, “Ondo egindako lana” ekimenaren barruan egingo den saioan

Gaur arratsaldean, 19:00etan Armeria Eskolan hasiko den “Ondo egindako lana” ekimenaren XI. saioan, Eusko Ikaskuntza omenduko dute bere mendeurrenean, “1918an sortutako erakundeak bere ibilbide luze eta oparoan Euskal Herriari egindako eta egiten ari den ekarpen baliotsua eskertu nahian”. Saioa elebiduna izango da eta Iñaki Dorronsoro lehendakariak eta Xabier Alkorta Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren…

Juan San Martin liburutegiak martxan izan dituen lehiaketen sariak banatu dituzte
18 Eka
7:24

Juan San Martin liburutegiak martxan izan dituen lehiaketen sariak banatu dituzte

Gaur arratsaldean, umeen liburutegiak hartu duen ekitaldian banatu dituzte Juan San Martin liburutegiak martxan izan dituen lehiaketen sariak. Batetik, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu zuten “H. C. Andersenen ipuin bat komikian” lehiaketan parte hartu zuen Iraia Santos Pageiri diploma eta oparia eman dizkiote, estatu mailako lehiaketan, lehen irakurleen atalean,…

Euriari aurre eginez Untzaga plaza kolore biziz bete zuten Kezka taldekoek barixakuan
18 Eka
5:45

Euriari aurre eginez Untzaga plaza kolore biziz bete zuten Kezka taldekoek barixakuan

Dantzari Egunarekin agurtu zuten barixakuan kurtsoa Kezka dantza eskolako ikasleek. Untzagan, taldeko dantzariekin batera ikasleek eskaini zuten emanaldia hasi aurretik, arratsaldearen zati handi bat zerura begira eman zuten, edozein unetan euria hasiko ote zen beldur, eta azkenean dantza saioa euripean egin behar izan zuten. Hala ere, urteroko moduan, saio ederra…

35 urte bete dituela ospatzeko vending lehiaketa antolatu du Urkotronikek
15 Eka
1:13

35 urte bete dituela ospatzeko vending lehiaketa antolatu du Urkotronikek

Eibarko Urkotronik enpresak aurten 35 urte bete dituela eta, ‘Urkotronik Vending Lehiaketa’ antolatu dute. Osasunarekin eta jasangarritasunarekin lotura duen ekimena Euskadiko Lanbide Heziketako zentruekin lankidetzan antolatu dute, “ekintzailetza babestu, enplegu modu berriak sustatu eta Euskadiko ikasleen talentu sortzailea” saritzeko asmoz. Lehiaketaren berri emateko Miguel de los Toyos alkateak, Carlos Abad…

Domekara arte egongo da martxan Garagardo Jaia Untzagako karpan
13 Eka
11:50

Domekara arte egongo da martxan Garagardo Jaia Untzagako karpan

Atzo arratsaldean inauguratu zuten Untzagako karpan Eibar Rugby Taldeak urtero antolatzen duen Garagardo Jaia. Karpako ateak jende guztiarentzat zabaldu aurretik, antolatzaileek aurtengo omenduei errekonozimendua egin zieten, aurreskua eskainita eta oroigarri bana oparituta. Garagardo Jaiak 16 urte betetzen dituen honetan Multikirola egitasmoaren sustatzaileak eta Espainiako Selekzioarekin jokatzeko deitu duten Amaiur Mayo,…

Pentsio duinen aldarrikapena babesteko mozioa onartzea positiboki baloratu dute pentsiodunen ordezkariek
11 Eka
8:52

Pentsio duinen aldarrikapena babesteko mozioa onartzea positiboki baloratu dute pentsiodunen ordezkariek

Pentsio duinen aldarrikapenaren inguruan maiatzean aurkeztu zuten mozio-proposamena Udaleko Bozeramaileen Batzordeak onartu duela eta, Eibarko pentsiodunen plataformako ordezkariak pozik azaldu dira gaur goizean horren berri emateko udaletxean egin duten agerraldian. Biztu Eibarko Jubilatu Egoitzetako Elkarteak, Eibarko Duintasuna Elkarteak eta Eibarko Pentsionisten Plataformak aurkeztutako mozio-proposamenak PSE-EE (10), Eibarko EH-Bildu (5) eta…

Gaur hasi diren Aldatzeko igogailuaren lanek trafiko aldaketak eragingo dituzte
11 Eka
7:16

Gaur hasi diren Aldatzeko igogailuaren lanek trafiko aldaketak eragingo dituzte

Herriko erdialdea Aldatze eta Jardiñeta kaleekin lotzeko eraikiko duten igogailua ipintzeko lanak gaur hasi dira eta, Udaletik ohartarazi dutenez, lanen konplexutasuna dela eta, urte amaiera arte luzatuko dira. Aldatze kalearen goiko aldean (igogailuaren ate inguruan, Itziora doan bihurgunearen ondoan) ekin diote beharrari eta, lanen eraginez, hiru hilabetez kalea itxita egongo…

Giro ederrean eta eguzkia lagun osatu dira gaurko giza katearen Eibarko hiru kilometroak
10 Eka
10:35

Giro ederrean eta eguzkia lagun osatu dira gaurko giza katearen Eibarko hiru kilometroak

Milaka euskal herritarrek bezala, eguzkipean ekin diote giza katea osatzeari eibartarrek gaur eguerdian. Gure Esku Dagoren ekimenez  gaur osatutako giza kateak Bilbo, Gasteiz eta Donostia lotu ditu, eskurik esku eta jai giroan. Ia 201 kilometroko ibilbidean Eibarren hiru kilometro bete dira, herria alde batetik bestera zeharkatuta. Egun osoan ibili gara…

Eibar, gaurko Herri City saioan, 22:00etatik aurrera ETB1en
10 Eka
9:49

Eibar, gaurko Herri City saioan, 22:00etatik aurrera ETB1en

Zuhaitz Gurrutxagak, Mikel Pagadik eta Beñat Iturbek aurkezten duten Herri City saioan Eibar eta eibartarrak izango dira protagonista. Gaur 22:00etan ETB1n emango duten programan gure herriari buruzko hainbat pasadizo eta bitxikeria erakutsiko dituzte: Arrateko santutegia, Azitaingo eliza, Lambretta motorrak, Amaña auzoa eta bere jaiak… hori eta askoz gehiago, ez galdu!