Ainara

TXALAN-TXALAN  AURKEZPENA
16 Mai
12:24

TXALAN-TXALAN AURKEZPENA

Maiatzaren 15ean Txalan-txalan bikote linguistokoen aurkezpena izan genuen. Txalan-txalan ikasturte amaierarako martxan jarri den egitasmoa da. Helburua Eibarko bizilagunen arteko harremana sustatzea da. Horretarako, hizkuntza oinarri hartuta herritarrek beraiek nahi duten hizkuntza praktikatzeko aukera izango dute, elkar ezagutu eta harreman berriak sortzen dituzten bitartean. Bikotekideak, aste honetan hasi eta 5…

ERREFUXIATUAK,  ongi  etorri
11 Mai
11:15

ERREFUXIATUAK, ongi etorri

Atzo arratsaldean “ERREFUXIATUAK, ongi etorri” erakusketa bisitatzeko aukera izan genuen. Antolatzaileak Mugak eta Sos arrazakeriak dira eta Tarana Karimek bisita gidatuak egiten ditu.  17 panelek osatzen dute eta Tarana ibilbidean zehar historiari erreparatu eta egungo egoerara arte errefuxiatuek bizi duten egoeraz aritu zen.  Ibilbidean zehar eta amaieran, iritziak, zalantzak eta…

TXALAN  TXALAN  Bikote  Linguistikoak
28 Api
12:52

TXALAN TXALAN Bikote Linguistikoak

Txalan-txalan bikote linguistikoak osatuz eta hizkuntza trukaketarako egitasmoa da. Egitasmo honen helburua, bikoteen arteko hizkuntza trukaketa da eta Eibarko bizilagunoi elkar ezagutzeko aukera zabaltzea ere bai, jatorria bat edo beste izan. Bikoteak, adina, afizioa eta ezagutu edo praktikatu nahi den hizkuntzaren arabera osatuko dira.  Izen-ematearen ostean elkarrizketak egingo dira bikoteak…

MINTEGIA  maiatzaren  23an  izango  da
24 Api
11:02

MINTEGIA maiatzaren 23an izango da

Maiatzaren 23an, Euskararen Transmisioari buruzko Mintegiaren 7.edizioa izango dugu. Izen-ematea maiatzaren 2tik 19ra egin ahal izango da. HEMEN Iaz bezala, goizeko 8:45ean hasi eta 14:45ean amaituko dugu.  Ondorengo egitaraua izango dugu (PDF-a hemen)

Maixa  eta    Bar  Nuevo    III.  Gilda  Lehiaketako  irabazleak
13 Mar
1:43

Maixa eta Bar Nuevo III. Gilda Lehiaketako irabazleak

Ostalariak eta Dendariak Berbetan programaren barruan “Euskeraz Primeran” III. Gilda Lehiaketa izan genuen martxoaren 8, 9 eta 10ean, hau da, aurreko asteko eguazten, eguen eta barixakuan. Iaz bezala, arrakasta handia izan du lehiaketak, 25 tabernak hartu dute parte, eta hiru egun horietan jende mordoxka ibili da tabernetan, gildak dastatzen. Aurten eguraldi bikaina egin duenez…

Ongi  etorri  Berbetan-era:  saio  berriak  martxan
08 Mar
9:49

Ongi etorri Berbetan-era: saio berriak martxan

Ikasturte hasieran auzo desberdinetan biltzen hasi ginen: Amaña, Urki eta Urkizun. Martxoan, saio horiei eusteaz gain, eskaintza zabaldu egin dugu eta astero parte hartzeko aukera dute partaideek, …eta kitto!-n, astearte goizetan eta ostegun arratsaldeetan.  Espazio ezin hobea euskaran murgildu, elkar ezagutu, eta herrian dugun aniztasun kultural eta linguistikoaz gozatzeko! Martxoaren 2an,…

Bihar  hasiko  da  III.  Gilda  lehiaketa
07 Mar
9:35

Bihar hasiko da III. Gilda lehiaketa

Hementxe dituzue aurtengo gilda lehiaketan parte hartuko duten tabernen izenak eta horietako bakoitzak aurkeztuko duen gilda. Parte hartu duten 25 tabernetan informazio-diptikoak izango dituzue eta baita bozkatzeko papelak eta botoa emateko kutxak ere. Epaimahaia osatzen duten Mireia Alonso, Ruben Etxaniz eta Josu Mugerza ere egun horietan pasatuko dira tabernetatik gildak…

ONGI  ETORRI  BERBETANEKO  SAIO  BERRIAK
23 Ots
11:10

ONGI ETORRI BERBETANEKO SAIO BERRIAK

Ikasturte hasieran Ongi etorri Berbetanera egitasmoa jarri genuen martxan Udaleko Gizartekintza sailarekin batera. Orain arte Amaña, Urki eta Urkizuko taldeak martxan egon dira. Saioetaz gain ekintza desberdinak ere burutu ditugu: Irteerak, tailerrak… Martxotik aurrera saio berriak jarriko dira martxan. Auzoetako saioetara joateaz gain, partaideek astero …eta Kitto!-n parte hartzeko aukera…

Euskararen  aldeko  konpromisoak  saria  du
22 Ots
12:20

Euskararen aldeko konpromisoak saria du

0    Berriak 
Ainara

Neguko Merkealdien Azokan, “Euskeraz Primeran!” kanpainak, euskararen aldeko konpromiso pertsonala eskatu zien hurbildu ziren herritarrei. Konpromiso horren truke erosketa-poltsak banatu ziren  eta parte-hartzaile guztiak 100 euroko erosketa-txartelaren zozketan sartu ziren (Eibar Merkatalgune Irekiak eskainita). Irabazlea Unax Blanco izan da. Ostiral goizean egon zen Euskeraz Primeran! kanpainaren mahaian semetxoarekin batera konpromisoa…

Euskeria  erosketak  egitterakuan  be
20 Ots
11:25

Euskeria erosketak egitterakuan be

“Euskeraz Primeran!” egitasmuan barruan prestatutako “Erosketak egiterakoan ere aukeratu euskera!” ekimena azoka egunetan izan da. Herritarrek euskeriarekin hartutako konpromisuaren truke erosketa-poltsa jaso dabe. Parte hartzaileen artian Eibar Merkatalgune Irekiaren eskutik 100 eroko erosketa-txartela- zozketatu zen zapatuan 13:00ian. Irabazlia Unax Blanco izan da.