Beherapenen Azokan ere Euskeraz Primeran!

Beherapenen Azokan ere Euskeraz Primeran!
2016/02/16 eta kitto!
Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatuta neguko beherapenen azokan izan da aurten ere ...eta kitto! Euskara Elkartea Euskeraz Primeran! kanpainarekin. Kanpainari eman zaion txokora gerturatu zirenei, erosketak ere euskeraz egitera animatzearekin batera, "Sartu euskera erosketen zerrendan" mezua duen imandun libreta eman zitzaien, hozkailuan jartzeko modukoa. Beste ekimen guztiek bezalaxe, honek ere, dendari eta bezeroen arteko harremanean euskeraren erabilera areagotzea izan du helburu.