Barixakuak Jolasian eskulan-tailerrarekin hasi da

Barixakuak Jolasian eskulan-tailerrarekin hasi da
2017/10/23 eta kitto!
Gurasoak Berbetan egitasmoaren barruan hilean behin antolatzen den Barixakuak Jolasian programa joan den barixakuan hasi zen. Oraingoan, gurasoak eta euren seme-alabek koloretako kutxa politak egin eta eraman zituzten etxera.

15 ume inguru elkartu ziren ostiral arratsaldean ...eta kitto!-ren egoitzan euren gurasoak lagunduta. Giro dibertigarrian eta ondo pasatuz, eta jakina, euskeraz, arratsalde polita pasa zuten haur zein helduek. Mintzapraktikako taldeak eskaintzeaz gainera, seme-alabei euskerarekio jarrera positiboa transmititzea ere bada egitasmo honen helburua, gurasoek euskera aintzat hartzen dutela haurrei erakustea, eta euren maila hobetu nahi dutenek egiten duten ahalegina aintzat hartzea.

Barixakuak Jolasian ekimenaz gainera, beste hainbat ekintza osagarri ere eskaintzen ditu Gurasoak Berbetan-ek, hala nola, txangoak, hitzaldiak eta tailerrak. Aurten, besteak beste, munduko janarien inguruko sukaldaritza-ikastaroak egingo dira eta Sosola baserria bisitatuko dute.

Programa hau ere doakoa da eta urte osoan eman daiteke izena.

Informazio gehiago hemen: Gurasoak Berbetan

barixakuak kutxa 2 Mbarixakuak kutxa 3 Mbarixakuak kutxa 4 Mbarixakuak kutxa 6 Mbarixakuak kutxa 7 Mbarixakuak kutxa 5 M