Euskeraren amaraunak armiarmak behar ditu!

Euskeraren amaraunak armiarmak behar ditu!
2017/05/24 eta kitto!
Izan zeu ere euskeraren armiarma eta ehundu sarea!” kanpaina azkeneko txanpan sartu da. Maiatza osoa emango du …eta kitto!-k Euskeraz Primeran intsignien bitartez sarea ehuntzen, eta horretarako eibartar guztien kolaborazioa beharko du, guztien artean amarauna handitzen joateko.

Intsigniak eskura daude …eta kitton! bertan eta AEK eta Udal Euskaltegian. Datorrenari bizpahiru emango zaizkio, bat norberarentzat eta beste biak euskera erabiltzeko konpromisoa hartu nahi dutenentzat: lagunak, lankideak, etxekoak…

Maiatzaren 31n talde-argazkia aterako dugu , orain dela hiru aste ateratakoaren aldean sarea zenbat handitu den ikusteko. Pasa zaitezte zuen intsigniak jasotzera, lagundu sarea ehuntzen eta agertu datorren eguaztenean 19:00etan …eta kitto!-n, ea guztion artean amaraun handi bat osatzen dugun.

Euskeraz primeran pasatzen dugulako, gozatu egiten dugulako, ez zara zeu ere euskeraren armiarma izango?

Orain dela hiru aste argazkia atera genuen leku berean beste argazki bat aterako dugu maiatzaren 31n. Ia argazki hau bikoiztu, edo zergatik ez, hirukoiztu egiten dugun!

Piñak 2