Bangladesheko janarien tailerra azaroaren 21ean

Bangladesheko janarien tailerra azaroaren 21ean
2017/11/16 eta kitto!
Bangladesheko sukaldaritza gertutik ezagutzeko aukera egongo da "Munduko janarien" inguruan ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako tailerren lehen saioan. Azaroaren 21ean, Portaleko 3. solairuan dagoen sukaldean, 18:30etik 20:30etara egingo da tailerra. Doan izango da eta nahi duten guztientzako irekia dago, plazak bete arte. Hala ere, beharrezkoa da izena ematea ...eta kitto!ko 943 20 09 18 telefonoan edota ongietorri@etakitto.eus e-mailean.
Urtarrilaren 30 eta 31an pellen eta torradaen tailerra egingo da, eta martxoaren 20an Marokoren txanda izango da. Amaitzeko, apirilaren 24an Nepalgo janarietan oinarritutako saioa eskainiko dute.