Berbetan jaialdia arrakastatsua izan zen

Berbetan jaialdia arrakastatsua izan zen
2015/09/26 eta kitto!
Berbetaneko izen- emate kanpainari hasiera bikaina eman genion barixakuan. Guraso, aitxitxa-amama eta ume ugari bildu ginen Untzaga,
Puzgarriak, eskulan-tailerrak, heliozko globoak eta Irrien Lagunen ikuskizuna. Umeek primeran pasatu zuten eta ...eta kitto!-ko dinamizatzaileok berez, modu naturalean elkartzen diren kuadrillatxo edo taldeengana hurbiltzeko aukera izan genuen.
Izan ere,konturatu zinaten, gure benetako helburua helduenaga heltzea zela ezta?
Konpromiso txikitxo bat besterik ez dizuegu eskatu, talde edo kuadrilla bakoitzka aukeratuko denbora tarte batez euskaraz aritzea.
10 talde animatu ziren konpromiso hori hartzera. Batzuk honezkero beti edo ia beti euskaraz egiten zuten kuadrillak ziren, beste batzuk aldiz batzuetan edota batzuekin bakarrik aritzen ziren euskeraz berbetan.
Ia ba gero eta lagun gehiaxao animatzen garen.

[foogallery id="40659"]