"20 urte” erakusketa zabalduko dute bihar

"20 urte” erakusketa zabalduko dute bihar
2017/01/19 eta kitto!
Aguirre y Aranzabal eskopeta tailerra kultur gune bilakatu eta Portalea izenarekin ateak lehenengoz zabaldu zituela 20 urte eta lau hilabete bete dira eta, horren aitzakiarekin, bihar arratsaldean, 19:00etan “20 urte” izeneko erakusketa inauguratuko dute. Bigarren solairuan dagoen erakusketa aretoak ehunka artistaren lanak hartu ditu urte hauetan guztietan eta urtarrilaren 20tik otsailaren 19ra ikusgai egongo den erakusketa horietako askorentzat bilgune izatea nahi dute antolatzaileek. Horretarako Ainize Txopitea, Aitor Etxeberria, Aitor Sarasketa, Alberto Rementeria, Alfonso Gortazar, Ana Riaño, Angel Güenaga, Bingen de Pedro, Carlos Irijalba, Daniel Txopitea, Dora Salazar, Esperanza Zabala, Esther Galarza, Fernando Beorlegi, Fernando de Vicente, Fernando Mardones, Fito Ramirez-Escudero, Gorka Larrañaga, Ignacio Gimenez, Ines Medina, Iñaki Larrañaga, Iñigo Garatu, Ion Erramun Etxeberria, Ismael Iglesias, Izaskun Alvarez Gainza, Jabier Villareal, Jon Zubiaur, Jose Angel Lasa, Jose Antonio Azpilikueta, Jose Miguel Utande, Jose Ramon Elorza, Jose Zugasti, Juan de la Rica, Juan Ignacio Mendizabal, Juan Luis Baroja Collet, Juan Sagastizabal, Koldo Etxebarria, Luis Fuente Garate, Maite Arriaga, Maria Romero Laspiur, Marina Etxeberria, Marino Plaza, Mario Marini, Miriam Isasi, Patrik Grijalvo, Pello Alberdi, Rikardo Azkargorta, Rosa Valbuena, Shakti Olaizola, Susana Jodra, Txaro Arrazola, Usoa Fullaondo eta Xose Lois Carreira artisten lanak batuko dituzte.

Informazio gehiagorako sakatu hemen: PORTALEA 20 urte