27 urteko gizona atxilotu dute, sexu-erasoa egotzita

27 urteko gizona atxilotu dute, sexu-erasoa egotzita
2017/07/09 eta kitto!
27 urteko gizona atxilotu zuen Ertzaintzak atzo Eibarren, barixaku goizaldean emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Biktimak salaketu duenez, erasoa etxera zihola gertatu zen: gizona emakumeari atzetik gerturatu eta, lurrera bota ondoren, ukitzen hasi zen. Emakumeak laguntza eskatu eta, ihes egitea lortu eta gero, pegora batean sartu eta han babestu zen. Salaketa egin ostean, emakumea ospitalera eraman zuten. Ertzaintzak atzo arratsaldean aurkitu zuen ustezko erasotzailea, Eibarren bertan, eta atxilotuta eraman zuten. Epailearen aurrean gaur deklaratuko du.