32’3 milioi euroko udal aurrekontua onartu du Udalbatzak 2018. jardunaldirako

32’3 milioi euroko udal aurrekontua onartu du Udalbatzak 2018. jardunaldirako
2018/02/21 22:26
eta kitto!
Gaur arratsaldean egindako bilkuran, 2018. jardunaldirako Aurrekontu Orokorrari hasierako onespena eman dio Eibarko Udalbatzak, PSE-EEk eta Eibarko EAJ-PNVren aldeko botoekin. Eibarko EH-Bilduko ordezkariek, berriz, kontrako botoa eman dute eta Irabaziko ordezkaria, berriz, abstenitu egin da. Urte honetarako udal aurrekontua 32.357.193 eurokoa da eta gaur bertan ipini dute jendeaurrean, 15 eguneko epean inork erreklamaziorik egiten ez badu, behin betiko onartzeko.