50 urteko mendizale eibartarra hil da mendi istripuan Valdezcarayn

50 urteko mendizale eibartarra hil da mendi istripuan Valdezcarayn
2017/02/26 eta kitto!
Mendizale bi, 50 urteko eibartarra eta 58 urteko gasteiztarra hil dira gaur Valdezcarayko (Errioxa) eski estaziotik gertu, 14:00 inguruan gertatu den istripuan, San Lorenzo menditik amilduta. EFE agentziak jakinarazi duenez, euretako bat momentuan hil da, eta bestea oraindik bizirik zegoen larrialdi zerbitzuak ailegatu direnean, baina 14:00ak aldera hil egin da. Valdezcarayko eski estaziotik gertu trekking egiten ari ziren, baina oraindik ez dakite zergatik gertatu den istripua eta nola amildu diren.