Aizkorriri buruzko hitzaldia emango du gaur arratsaldean Xabi Mujika “Smithy”-k

Aizkorriri buruzko hitzaldia emango du gaur arratsaldean Xabi Mujika “Smithy”-k
2017/03/21 10:46
eta kitto!
Klub Deportiboko Mendi Taldeak antolatutako Mendi Jardunaldien egitarauaren barruan, gaur 19:00etan Xabi Mujika “Smithy”-k “Aizkorri, neguko altxorra” hitzaldia emango du Portalean. 1.500 metro baino gehiagorekin, Gipuzkoaren bihotzean Euskal Autonomi Erkidegoko mendirik altuenek osatzen dute Aizkorriko mendilerroa eta gaurko hitzaldiak hori hobeto ezagutzeko aukera emango die entzutera doazenei.