Astekariaren Aratoste lehiaketako saria Eneko Illarramendik irabazi du

Astekariaren Aratoste lehiaketako saria Eneko Illarramendik irabazi du
2018/02/14 eta kitto!
Aratosteen inguruan lehiaketa antolatu dugu aurten ere …eta kitto! astekariaren 1045. alean publizitatea jarri zuten tabernekin eta, Facebook-eko gure orrian sortu genuen ekimenean bozkatu duzuen guztien artean zozketa egin eta gero, irabazlea ENEKO ILLARRAMENDI izan da. Zorionak! Aurten 35 lagun animatu zarete lehiaketan parte hartzera eta, zuen boto guztiak zenbatu ondoren, gehien gustatu zaizuen taberna GURIDI izan da eta bigarren gustokoena, berriz, KATU KALE. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!