Amagandiko Edoskitzearen II. Argazki Lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabaldu dute

Amagandiko Edoskitzearen II. Argazki Lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabaldu dute
2017/09/18 eta kitto!
Debabarrena Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) Edoskitzearen II. Argazki Lehiaketa antolatu du, iaz lehen deialdiak izan zuen harrera onak animatuta. Lehiaketara argazkiak aurkezteko epea azaroaren 15era arte egongo da zabalik eta parte hartzeko bete beharreko baldintzak eta bestelako informazioa Osakidetzaren orrialdean dago eskuragarri, baita Facebook-en ere.

Debabarrena ESI-k azaldutakoaren arabera, “amaren esnea haur batek bizitzaren lehenengo 6 hilabeteetan behar duen elikadurarik onena da, haurrak dauzkan behar nutrizional, immunologiko eta emozional guztiak betetzen ditu eta. Mundu mailan garrantzi handia duten osasun arloko erakunde askok (OME, UNICEF, IHAN) horren aldeko jarrera azaldu dute. Horregatik, Debabarrena ESIn (Erakunde Sanitario Integratua) amagandiko edoskitzea bultzatzen dugu, amak ahaldunduz amagandiko edoskitze eraginkorra, zoriontsua eta iraunkorra lor dadin. 2015etik Debabarrena ESI amagandiko edoskitzeari buruzko nazioarteko proiektu (BPSO-RNAO) baten barruan dago, eta zainketen bikaintasunarekin konprometitutako zentroetako bat izatera pasa da, pazienteen zainketak ebidentzia zientifikoan oinarriturik baitaude. Proiektu honetan diziplina anitzeko langileek (erizainak, laguntzaileak, emaginak, pediatrak, ginekologoak, fisioterapeutak) lan egiten dute, amagandiko edoskitzea sustatzeko helburu komunarekin".

edoskitze kartela