Angel Lopezek beteko du Eibarko Txirrindularien Elkarteko presidente kargua

Angel Lopezek beteko du Eibarko Txirrindularien Elkarteko presidente kargua
2016/12/28 eta kitto!
Atzo egin zuen urteko batzarra Eibarko Txirrindulari Elkarteak, Portalean. Batzarrean, besteak beste, Angel Lopezek azken lau urteotan elkarteko presidente kargua bete duen Moises Artaetxebarriari lekukoa hartu zion eta aurrerantzean bera izango da Eibarko Txirrindulari Elkartearen presidentea. Bestalde, CDR dendak emandako bizikleta zozketatu zuten eta saria Elisabet Lahidalga bazkideari egokitu zitzaion.

txirrindulari-elkarte-2 txirrindulari-elkarte-3