Aratoste asteburu luzea daukagu aurretik

Aratoste asteburu luzea daukagu aurretik
2016/02/05 17:24
eta kitto!
Atzo umeek ondo baino hobeto gozatu zuten Eguen Zuria atzean laga dugu, baina oraindik Aratoste asteburu osoa geratzen zaigu aurretik eta jaiarekin bat egiteko nahi beste aukera izango da herrian. Gaur hasi eta "sardiña-txikia" kalejiran ateratzeko unea ailegatu arte, Aratosteen inguruan antolatu diren ekitaldiak dauzkazue. Ondo ibili!

Aratoste Barixakua
20:00: Kaldereroen kalejira, Urkizutik Untzagaraino.
20:30: Kaldereroen abestiak eta dantzak.
21:00: Aratosteetako pregoia.
23:00: Rock kontzertua The Vartools eta Dee Versions taldeekin. Untzagako karpan.

Aratoste Zapatua 

12:00: Animazioa, San Kristobalgo Jai Batzordeak girotuta. Ardo-dastaketa. Untzagako karpan.
12:30/14:00: Rockalean kalejira, Untzagatik abiatuta.
13:30: Taberna eta kartel lehiaketetako irabazleei saria banatzea.
17:00: Koko-jantzi lehiaketa, Galiziako Etxean.
18:00/ 21:00: Kalejira, Ustekabe fanfarrearekin.
18:30/20:30: Umeendako berbena, Alaiki taldearen eskutik. Untzagako karpan.
19:00/ 21:00: Brass Band taldearen kalejira, Untzagatik abiatuta.
23:00/ 02:00: Dantzaldia, Alaiki taldearekin. Untzagako karpan.

Aratoste Domeka
11:00: Aratosteetako kalejira, Usartza Txistulari Bandaren eskutik.
17:00: Umeendako Playback Lehiaketa, ...eta kitto!-k antolatuta. Jarraian, "A ze nolako banda parranda" ikuskizuna. Untzagako karpan.

Aratoste Martitzena
17:00/18:30: Umeendako jolasak Astixaren eskutik.
18:30: Sardinaren "entierru txikia", trikitilariekin. Umeendako diskoteka, DJ Arno-rekin. Untzagako karpan.