Aratosteen inguruko lehiaketa antolatu du ...eta kitto! astekariak

Aratosteen inguruko lehiaketa antolatu du ...eta kitto! astekariak
2016/02/06 01:14
eta kitto!
Iazko moduan, …eta kitto! astekarian publizitatea jarri duten tabernen artean, Aratosteetan giro edo dekorazio onena duena aukeratzeko lehiaketa antolatu dugu. Parte hartzeko aldizkariaren Facebook-eko orrialdean sartu eta gehien gustatzen zaizuen tabernaren argazkian "Atsegin dut" markatu. Hauek dira tabernak:
AMETSA, ARKUPE, BELEKO, BOSSA, BUENOS AIRES, DEPOR, EZ DOK, GURIDI, HIRUROK, KATU KALE, KULTU, TAS-TAS, TXOKO ETA XOK. Nahi duzuenaren argazkian "Atsegin dut" markatu eta listo, ez duzue beste ezer egin behar.

Horien artean aukeratzen laguntzeagatik saria irabaz dezakezue, parte hartzen duzuen guztien artean …eta kitto!-ko kamiseta bi zozketatuko ditugu eta. Azken eguna eguaztena (hilak 10) izango da. Animatu eta parte hartu!