Arrate Iturrizak irabazi ditu Benito Lertxundiren kontzerturako sarrera biak

Arrate Iturrizak irabazi ditu Benito Lertxundiren kontzerturako sarrera biak
2017/09/29 eta kitto!
Bihar gauean Soraluzeko Arane Kiroldegian Benito Lertxundik eskainiko duen kontzertura joateko ... eta kitto! astekarian zozketatutako bi sarrerak Arrate Iturrizak irabazi ditu. Laboral Kutxak eskainitako sarrera horiek Kiroldegiko lehiatilan jaso ahal izango ditu. Kontzertua bihar gauean izango da, 22:00etan hasita, eta sarrerak, Eibarren erostekotan, Txoko tabernan lortu daitezke eta, bestela, Soraluzeko udaletxean eta Kiroldegian bertan daude salgai: aurrez erosita, 20 eurotan, eta txarteldegian bertan, 22 eurotan.