Arrate Osorok irabazi du San Blas lehiaketa

Arrate Osorok irabazi du San Blas lehiaketa
2017/02/03 eta kitto!
Gaur arratsaldean Arrate Kultur Elkartearen eta ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik Topalekuan egin den San Blas lehiaketako irabazlea Arrate Osoro izan da, Kontxu Arregi amaren errezetari jarraituta bere izenean aurkeztutako sanblasarekin. Saridunak Aza Ta Porrua elkartearen produktuekin osatutako otar ederra eraman du etxera, zorionak!