Arrateko Bertso Afarirako sarrerak salgai

Arrateko Bertso Afarirako sarrerak salgai
2017/07/05 eta kitto!
Uztailaren 14ra arte ...eta kitto!-ko bazkideek izango dute Arrateko Bertso Afarirako sarrerak erosteko aukera, sarrera bat bazkide bakoitzeko, 31 eurotan. Hilaren 18tik aurrera, berriz, ohiko lekuetan salduko dira 32 eurotan: Kultu, Sagar Bitza eta Kantabrian.

Aurten 25 urte beteko ditu Bertso Afariak, eta laukote bikaina izango dugu Kantabrian urtemuga garrantzitsu hori ospatzen: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Onintza Enbeita eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile lanetan Jon Mikel Mugikak jardungo du aurten ere. Saioa, urteroko moduan, irailaren 7an izango da, eguena, 21:00etatik aurrera Kantabria jatetxean.

onintza-enbeitia

arratiak (145)

arratiak (174)