Arratsalderako antolatu duten egitarauarekin agurtuko ditugu aurtengo Aratosteak

Arratsalderako antolatu duten egitarauarekin agurtuko ditugu aurtengo Aratosteak
2018/02/13 eta kitto!
Aratoste Martitzena da gaur eta, beraz, ailegatu zaigu Aratosteei agur esateko ordua, baina aurretik ekitaldiz betetako arratsaldea izango dugu Untzagan: 17:00etatik 18:30era, umeendako jolasak egingo dira karpan, Astixaren eskutik. Horiek amaituta, 18:30ak aldera hasiko da “sardinaren entierru txikia”. Kalejiran, sardinari laguntzen, Adolfo Jainagaren trikitixa eskolakoak eta Hortzmuga kale antzerki taldekoak joango dira. Aurtengo egitaraua beste batzuetan baino luzeagoa izango da eta, "sardinaren entierru txikia" amaitu ondoren, 19:00etan, "Break in Eibar" dantza erakustaldia egingo dute herriko umeek eta, jarraian, umeendako diskoteka hartuko du Untzagako karpak, Arima Cool Tour ekimen kulturalen eskutik.

sardina txikiaren entierrua50