Asier Serranok errezitaldia emango du gaur, Antxon Sarasuarekin batera, Erromako Euskal Astearen barruan

Asier Serranok errezitaldia emango du gaur, Antxon Sarasuarekin batera, Erromako Euskal Astearen barruan
2017/12/02 eta kitto!
Euskararen Nazioarteko Eguna mundu osoan ospatzen da urtero eta aurten ere hala izango da, herrialde askotan egunaren harira antolatu dituzten ekitaldiekin. Gaur bertan, iluntzean, Asier Serrano eta Antxon Sarasua Italiako hiriburuan emanaldi poetiko-akustikoa emango dute, Associazione Culturale EUSKARA-Erromako Euskal Etxeak antolatu duen egitarauaren barruan.

IMG_3951

IMG_4030