Asola Berrikoek indartsu ekin diote Euskal Herriko hiru-txirlo txapelketari

Asola Berrikoek indartsu ekin diote Euskal Herriko hiru-txirlo txapelketari
2017/09/26 eta kitto!
Josean Blanco eibartarra da txapelketako lehen liderra, Soraluzeko San Andreseko Iñaki Burunzarekin berdinduta, biak ere sei txirlo botata. Txirlo bat gutxiagorekin konformatu behar izan zuten Asola Berriko Bittor Astigarraga eta Juan Luis Rodriguez, San Andreseko Jose Antonio Nuñez eta Elgetako Sebas Aranzabal. Guztira 43 bolarik hartu zuten parte Azpeitiko Floreagako bolatokian jokatutako XVIII. Euskal Herriko hiru-txirlo bola txapelketako lehen jardunaldian. Bigarren tiraldia urriaren 7an izango da Barinagan.