Asteburu betea izango dute herriko kirol klubek

Asteburu betea izango dute herriko kirol klubek
2016/12/02 eta kitto!
Eibartik irten gabe, foballean emakumezkoen 2. Mailako Eibarrek Athletic hartuko du domeka eguerdian (12:30) eta jubeniletako Ohorezko Maila Zazionaleko Eibarrek Alavesen bisita jasoko du zapatu arratsaldean (16:00); eskubaloian Somos Eibarrek Trapagaran izango du aurkari bihar Ipuruan (19:00); errugbian mutilen senior mailako Eibar Rugby Taldeak Universidad de Bilbao hartuko du Unben bihar (16:00) eta 16 eta 18 urtetik beherakoen talde biek maila bereko Garabi Ordiziaren taldeak jasoko dituzte domekan (10:00etan eta 11:30etan); areto-foballean Concepto Egilek Ibarra izango du aurkari domeka eguerdian (12:30); eta saskibaloian Katu Kalek Ostadar hartuko du bihar Ipuruan (18:15).

Azken modalitate horrekin lotuta, Katu Kalek ateak zabaldu ditu azaroan gazteenek saskibaloia ezagutu eta kirol horrekin familiarizatzen joateko: 8tik 15 urtera arteko 50 bat neska-mutil inguru ibili dira aipatutako jardunaldietan eta beste bi jardunaldi antolatu dituzte abendurako: lehenengoa etzi, domekan, eta hurrengoa hilaren 18an (17:00etatik 19:00etara).

Bestalde, asteburu honetan euren partiduak kanpoan jokatu behar dituztenen artean honakoak azpimarratu daitezke: foballean 1. Mailan Eibarrek San Mames berrian jokatuko du domekan (16:15) eta Vitoria haren filialak Santurtzin egun berean baina goizez (11:15); eskubaloian Avia Eibar Eskubaloikoek Legazpin jokatuko dute bihar emakumezkoen Euskadiko Txapelketaren barruan (19:15) eta Haritza Errenterian ahaleginduko da Ereintzari irabazten bihar ere (16:00); errugbian EzDok Aviakoak Santanderrera joango dira emakumezkoen Euskal Ligako partidua jokatzeko (domekan, 11:30etan); eta, azkenik, waterpoloan herriko talde guztiak bisitari izango ditugu oraingoan. Euskal Herriko 1. Mailan, Urbatekoek Getxora joango dira, mutilek Askartzari aurre egiteko (bihar, 15:00) eta neskek (etzi, 14:15).

Informazio gehiago: ASTEBURUKO KIROL AGENDA