Astelehenean hasiko da gripearen kontrako txertaketa-kanpaina

Astelehenean hasiko da gripearen kontrako txertaketa-kanpaina
2017/10/20 eta kitto!
Astelehenean hasiko da gripearen kontrako 2017ko txertaketa-kanpaina eta abenduaren 23ra arte iraungo du. Gripetik babesteko txertaketa-kanpaina arrisku talde hauei zuzenduta dago bereziki: 65 urte baino gehiago dituztenak; gaixotasun kronikoak dituztenak (diabetesa, BGBK, kardiopatiak...); haurdun dauden emakumeak; eta profesional sanitarioak.
Aipatutako talderen batean egonez gero, osasun-txartelarekin ohiko osasun-zentrora joan eta txertoa ipiniko diote, baina, hala ere, aurretik telefonoz deitu eta hitzordua eskatzea komeni da.

gripetik babestu
Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto erosi dituzte. Bestalde, Osasun Sailetik gripea saihesteko lagungarriak diren hainbat neurri gogorarazi nahi dizkiete herritarrei: erabili eta gero botatzen diren paperezko zapiak erabiltzea; eztula edo doministiku egitean, ahoa edo sudurra besoarekin estaltzea; eta eskuak ur eta xaboiarekin sarritan garbitzea.