Astelehenean zabalduko da Kezkarekin euskal dantzak ikasteko matrikulatze epea

Astelehenean zabalduko da Kezkarekin euskal dantzak ikasteko matrikulatze epea
2017/06/12 eta kitto!
Kezka Dantza Taldean euskal dantzak ikasteko 2017-2018 ikasturteko matrikulatze epea datorren ekainaren 19an zabalduko da. Ikasle berriek Portaleko 3. solairuan eman ahal izango dute izena, datorren astelehenean, 19:00tatik 20:00etara. Kezka Dantza Taldean izena eman ahal izateko 6 urte izatea eskatzen dute. Informazio gehiago behar izanez gero kezka@dantzan.com helbidera idatzi daiteke.