Astelena frontoiko harmailak jendez gainezka zeudela jokatu ziren Emakume Master Cup-eko finalak atzo

Astelena frontoiko harmailak jendez gainezka zeudela jokatu ziren Emakume Master Cup-eko finalak atzo
2018/03/26 eta kitto!
Atzo goizean Eibarko Astelena frontoian jokatu ziren Emakume Master Cupeko finalek jendetza erakarri zuten eta, frontoiko jarleku guztiak beteta, askok ezin izan zuten finala zuzenean jarraitu, frontoian ikusle gehiago hartzeko tokirik ez zegoen-eta. Lehen mailako finalean, iazko txapeldunek, Olatz Arrizabalagak eta Leire Etxanizek jantzi zuten txapela bigarrenez, Espinarri eta Arrietari 22 eta 7 irabazi  eta gero. Eta promozio mailako partiduan, berriz, Ainhoa Urienek eta Amaia Vicariok jantzi zuten txapela, Oihana Orbegozori eta Alaitz Badiolari 22-20 irabazi ostean. Harmailak jendez gainezka, demaseko giroa egon zen pilotaren katedralean neskek jokatutako partiduetan. ARGAZKI BILDUMA IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.