Banatu ditugu Eibarko Kirol Sariak

Banatu ditugu Eibarko Kirol Sariak
2015/12/31 eta kitto!
Urteari agur esan aurretik gaur banatu dira …eta kitto!-ren eskutik antolatutako XXI. Eibarko Kirol Sariak, Coliseo antzokiak hartu duen ekitaldian. Modalitate bakoitzean aukeratutako kirolariek Esther Galarzak diseinatutako zeramikazko oroigarria jaso dute eta, horrez gain, Sari Berezia eta Euskera eta Sustapen Sariak ere banatu dira. Ekitaldiko argazkiekin osatutako albuma ikusi nahi baduzue, gure webguneko mediatekan sartu, besterik ez duzue egin behar.