Barixakuan itxiko ditu ateak #ABIAN Azokak

Barixakuan itxiko ditu ateak #ABIAN Azokak
2017/03/30 eta kitto!
Bihar beteko du hirugarren eta azken eguna #ABIAN Enplegu eta Lanbide Heziketa azokak, baina ateak itxi aurretik goiz osoan izango da ikustera joateko aukera, Armeria Eskolako patioan. Gainera, aurreko egunetan bezala doaneko hitzaldiak eskainiko dituzte.  Ikusi hemen lehen eguneko argazkiak.

https://youtu.be/y0ChVGGLUrg

BARIXAKUA 31

10:00 – 11:00 Saio Informatiboa: Debabarreneko HAZILAN laneratze programaren 3. deialdia aurkezteko saio informatiboa. DEBEGESA.

Enplegagarritasuna hobetzeko programak Debabarrenean. Esperientzia positiboak: “Zu Zeu Gidari”, “Esperientzia: + 45” eta HAZILAN.

11:00 – 12:00 Jardunaldia: Ekintzailetza Lanbide Heziketan: esperientzia errealak”. TKNIKA.

12:00 – 13:00 Jardunaldia: “Faktore emozionala lan bilaketan”. Idurre Albizu, Akorde.