Bigarren eskuko azoka ipiniko du bihar Gure Esku Dagok

Bigarren eskuko azoka ipiniko du bihar Gure Esku Dagok
2017/03/17 eta kitto!
Eibarko Gure Esku Dago taldekoek bigarren eskuko azoka antolatu dute zapaturako, ekimenetarako diru pixka bat lortzeko asmoz. Goizeko 11:00etatik aurrera Untzagan zabalduko dute azoka eta egun osoan han egongo dira, arratsaldera arte. Erabilitako gauzekin batera eurek diseinatutako poltsak ere egongo dira salgai, 7 eurotan. Bestalde, maiatzean egingo den galdeketa antolatzeko lanean dabiltza eta botazio egunean laguntzeko prest dagoen jendea behar da, besteak beste mahaietan egoteko. Laguntzeko prest egonez gero, taldeko kideekin kontaktuan ipintzeko eskatu dute, martitzenetan Arrate Kultur Elkartean egitten duten asteroko bilerara joanda edo gureeskudago.eibar@gmail.com helbidera idatzita.

gure esku dago azoka00 gure esku dago azoka01 gure esku dago azoka02 gure esku dago azoka03