BNI Armagin ekimenak bihar goizean ospatuko du bere lehen urteurrena Coliseoan

BNI Armagin ekimenak bihar goizean ospatuko du bere lehen urteurrena Coliseoan
2018/01/17 eta kitto!
Urriaren amaieran urtea bete zen Business Network International Armagin abiatu zela gure herrian eta, hori ospatzeko, bihar goizean ekitaldi berezia egingo dute Coliseoan. Eguen goizero El Corte Inglesean egiten dutenari jarraituz, oraingoan ere goiz-goizetik ekingo diote saio bereziari. Coliseoko egitaraua 07:00etan hasiko da, ohiko kafetxoaren tartearekin eta, jarraian, 07:30etik aurrera eta 09:00ak arte BNI Armagineko kideen arteko bilera egingo dute. Betikoari jarraitzeko asmoa badute ere, biharkoari ospakizun kutsua eman nahi diote eta, Patricia Villarino BNI Armagin-eko presidennteak dioen moduan, "zeozer dinamikoa izateaz gain, sorpresarako tartea ere izango da". Gaur egun taldeak 25 kide ditu eta "guztiek guztien mesederako dihardute lanean". Horren emaitza da azken urtean azken urtean bi milioi euro fakturatzea lortu izana.