Chernobilgo umeak hartzeko familia berrien bila

Chernobilgo umeak hartzeko familia berrien bila
2016/12/05 11:17
eta kitto!
Gipuzkoako Chernobilen Lagunak elkartea datorren urteko udan Ukrainatik etorriko diren umeak harrera programan hartzeko familia berrien bila dabil. Programa horri esker ume horiek familia gipuzkoarren artean bi hilabete igarotzeko aukera izaten dute, modu horretan janari osasungarria jateari eta aire garbia arnasteari esker Ukrainako negua pasa ahal izateko defentsak berreskuratuz. Aipatutako familiek, gainera, ume horiei batzuetan falta zaien familia egonkorra ere eskaintzen die. Osasunerako Mundu Erakundeak dioenez, Chernobilgo zentraletik hurbil bizi direnei ezinbestekoa zaie urtean gutxienez 40 egunez handik urruntzea. Interesatuek informazio gehiago nahi izanez gero 689 586 277 telefono zenbakira deitu dezakete edo www.chernobilenlagunak.com eta www.facebook.com/chernobilenlagunak orrietan sartu.