Cobra taldearen disko berria eskatzeko epea zabalik

Cobra taldearen disko berria eskatzeko epea zabalik
2016/01/28 eta kitto!
Cobra taldearen disko berriak, "Riffyard" izeneko lanak otsailaren 29an ikusiko du argia. Bien bitartean disko berrirako aurre-eskaera epea gaur bertan zabaldu dute eta disko berriko lehen abestia ere gaur estreinatu dute. Diskoa lehenbailehen esku artean izateko interesa duenak taldearen bandcamp orriaren bitartez, https://cobrarocks.bandcamp.com/album/riffyard helbidean eska dezake.