Delteco seigarren izan zen taldeka Eibarko 26. Duatloian

Delteco seigarren izan zen taldeka Eibarko 26. Duatloian
2017/04/03 eta kitto!
Delteco Eibar Triatloi Taldeak Eibarko Udalarekin eta Gipuzkoako eta Euskadiko Triatloi Federazioekin elkarlanean antolatuta, zapatuan jokatutako Eibarko Duatloiaren 26. edizioan Hossain Kaanache nagusitu zen gizonezkoetan, 00:52:38 denborarekin helmugaratuta. Emakumezkoetan, berriz, lehena helmugaratzen Lourdes Oiartzabal izan zen (01:01:35). XXVI. EIBARKO DUATLOIA (Euskadiko duatloi sprint txapelketa) SAILKAPEN GUZTIAK IKUSTEKO HEMEN KLIKATU. Delteco Eibar Triatloi Taldeak bost ordezkarirekin hartu zuen parte proban: Julen Teran izan zen onena, 9. postuan, eta atzetik sailkatu ziren Gonzalo Saez (33), Roberto Gartzia (64), Pablo Zabala (82) eta Unai Artetxe (126).


Argazki bilduma ikusteko joan gure mediatekara.

 

eibarko duatloia29 eibarko duatloia48

Ramon Beitiak probari buruzko bideoa egin eta gurekin partekatu du:

https://youtu.be/Glc5TpXZeCY