Durangoko Kobikak irabazi du I. “Bacalaos Alkorta” pintxo txapelketa

Durangoko Kobikak irabazi du I. “Bacalaos Alkorta” pintxo txapelketa
2017/11/20 eta kitto!
Zapatuan Eibarko udaletxeko patioan jokatu zen I. “Bacalaos Alkorta” pintxo txapelketan lehen saria Durangoko Kobikak irabazi zuen, “Codwich” izeneko proposamenarekin. Asteburu honetan gurean jokatu zen finalean Euskal Herri mailako txapelduna (Hondarribiko Gran Sol), Nafarrokoa (Iruñako Baserri Berri) eta Elgoibar (San Roke), Ermua (Frankfurt) eta Eibarkoa (Kultu) lehiatu ziren eta bakoitzak bere proposamena udaletxeko patio barruan prestatu zuen. Epaileak Belaustegi jatetxeko Josu Muguerza, Mireia Alonso, Ramon Roteta sukaldaria, Lobiano elkarteko Jesus Portugal eta Josema Azpeitia eta Aitor Buendia gastronomia-kazetaria izan ziren. ARGAZKI BILDUMA GURE MEDIATEKAN IKUS DEZAKEZUE.