Ego errekara jausi den 58 urteko gizona erreskatatu dute suhiltzaileek

Ego errekara jausi den 58 urteko gizona erreskatatu dute suhiltzaileek
2017/03/24 eta kitto!
Eibarren, Ego errekara jausi zen 58 urteko gizonezkoa erreskatatu behar izan zuten bart suhiltzaileek, Segurtasun Sailak jakinarazi duenaren arabera. Goizaldean gertatu da istripua, 03:15ak aldera. Gizona erreka bazterrera, harri artera jausi da eta, min hartuta zegoenez, suhiltzaileek atera behar izan dute. Mendaroko Ospitalera eraman dute, zaurituta.