EGOk entsegu irekia eskainiko du urtarrilaren 2an Hezkuntza Esparruan

EGOk entsegu irekia eskainiko du urtarrilaren 2an Hezkuntza Esparruan
2017/12/28 eta kitto!
Euskal Herriko Gazte Orkestrako kideak Eibarren daude, neguko topaketan, datorren astean eskainiko dituzten kontzertuetarako prestatzen. 20 urteko zikloa ixteko, hiru lan garrantzitsu erakutsiko ditu orkestrak denboraldi honetan: Juan Crisostomo Arriagaren “Sinfonia Ren”; Karl Stamitzen “Biolarako eta orkestrarako kontzertua”, orkestrako kide ohia eta gaur egun Hanburgoko operaren orkestrako biola den Maria Rallo Muguruzarekin batera; eta, amaitzeko, “Esklabo zoriontsuak” obertura ezaguna. Donostian (urtarrilak 3), Gasteizen (urtarrilak 4) eta Bilbon (urtarrilak 5) kontzertua eman aurretik, nahi duten guztientzat entsegu irekia egingo dute Eibarren, Hezkuntza Esparruko aretoan, datorren martitzenean, 17:00etan.