Eguen Zuri argazki lehiaketako sariak banatu dituzte, Topalekuan erakusketa zabaltzearekin batera

Eguen Zuri argazki lehiaketako sariak banatu dituzte, Topalekuan erakusketa zabaltzearekin batera
2017/04/12 20:30
eta kitto!
Gaur arratsaldean eman dituzte Arrate Kultur Elkarteak antolatutako Eguen Zuri argazki lehiaketako sariak: lehena Bakarne Elejaldek eraman du, Kanariar irletara egindako bidaia aprobetxatuta egindako argazkiari esker; bigarrena, berriz, Javier Yarnos iruñarrarentzat izan da; eta hirugarrena iazko irabazleak, Oscar Blanco eibartarrak eskuratu du. Sariak banatzearekin batera, apirilaren 21era bitartean ikusgai egongo den erakusketa inauguratu dute Topalekuan, lehiaketan parte hartu duten 11 argazkilarien lanekin. Egun osoan egongo da ikusteko aukera, Kultu tabernatik sartuta.

eguenzuri 1 eguenzuri 2 eguenzuri 3