"Eibar aldeko euskara hiztegia" argazki digital lehiaketa abiatu dute

"Eibar aldeko euskara hiztegia" argazki digital lehiaketa abiatu dute
2017/01/24 12:08
eta kitto!
Udalak, Udal Euskaltegiarekin eta AEK euskaltegiarekin lankidetzan, “Eibar aldeko euskara hiztegia” argazki digital lehiaketa antolatu du. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Eibar aldeko euskara hiztegiko berba bat, edozein, ondoen irudikatzen duen argazkia hautatzeko lehiaketa da”.

Parte hartzea irekia da eta parte hartu nahi duenak Eibar aldeko euskara hiztegiko berba bat hautatu beharko du (www.eibarko-euskara.eus), eta hori ondoen irudikatzen duen argazkia atera. Argazkia originala izan behar da, norberak ateratakoa. Argazkiak formatu digitalean aurkeztu behar dira posta elektroniko hauetako batera bidalita: euskaltegia@eibar.eus, eibar@aek.eus edo euskara@eibar.eus. Argazkiak aurkezteko azken eguna otsailaren 26a izango da. Argibide guztiak www.eibar.eus gunean daude.

argazki lehiaketa