Eibar foball taldeak 5-1 irabazi dio Granadari

Eibar foball taldeak 5-1 irabazi dio Granadari
2016/01/18 eta kitto!
Granada taldearen kontrako partidan, 5-1 emaitzarekin amaitu da gaurko norgehiagoka Ipuruan. Eibar foball taldeari garaipena eman dioten golen egileak Inui (35. minutuan), Sergi Enrich (38. eta 68. minutuetan) eta Borja Baston (74. eta 79. minutuetan). Granadak sartu duen gol bakarra, berriz, 65. minutuan ailegatu da El Arabiren eskutik. Gaur Ipuruan batu diren 4.215 ikusleen aurrean lortu duten garaipena garrantzitsua izan da armagiñentzat, 33 punturekin Europako postuetan daude eta. Ligaren sailkapenean, berriz, 6. tokian kokatu dira eibartarrak, Atletico Madril, Bartzelona, Real Madril, Vilarreal eta Celta taldeen atzetik. Hurrengo hitzordua asteburuan, domekan 12:00etan daukate, San Mamesen Athletic taldearen kontrako partidan.