Eibar FT-ko hautagaitzek hauteskunde egoitzak zabaldu dituzte

Eibar FT-ko hautagaitzek hauteskunde egoitzak zabaldu dituzte
2017/05/23 eta kitto!
Jarraitu dezagun! Amaia Gorostizaren taldeak Toribio Etxebarria kaleko 22an zabaldu du bere egoitza eta German Albistegiren Hiria Primeran-ek Zuloagatarren kaleko 9an, lehen Pitxiak denda zegoen tokian. Ekainaren 1ean egingo diren hauteskundeen inguruan akziodunek izan dezaketen zalantza guztiak pertsonalki argitzea dute helburu hautagaitza biek egoitza horiek zabaltzean. Aurreko astebururako zabaldutako egoitza horiek zabalik egongo dira hurrengo egunetan, honako ordutegiarekin: 19:00etatik 22:00etara Hiria Primeran-ekoen kasuan eta 19:00etatik 21:00etara Jarraitu dezagun!-enekoan.