Eibar-Gasteiz lagunartekoak domekako derbian

Eibar-Gasteiz lagunartekoak domekako derbian
2016/12/09 eta kitto!
Domekan 12:00etatik aurrera Ipuruan jokatuko den Eibar-Alaves derbia dela eta, Eibar-Gasteiz lagunartekoak Eibarrera etorriko dira talde armagiña animatzeko asmoz. Norgehiagoka hasi aurretik, 11:00etan Alaves taldeko zaletuekin eta animatzen diren guztiekin batera Untzagan (jubilatu etxearen aldean) talde argazkia egingo dute eta, jarraian, denak elkarrekin igoko dira Ipuruara.