Eibar-Sahara Elkartekoek erabilitako liburuak euro batean salduko dituzte asteburuan Untzagan

Eibar-Sahara Elkartekoek erabilitako liburuak euro batean salduko dituzte asteburuan Untzagan
2017/09/22 11:25
eta kitto!
Eibar Sahara Elkartekoak asteburuan Untzagan egongo dira, beste batzuetan moduan bigarren eskuko liburuak saltzen. Azoka egun bietan, zapatuan eta domekan zabalduko dute Untzagan, 11:00etatik 19:00etara eta liburu guztiak euro batean egongo dira salgai. Horrekin batera, Saharako errefuxiatuei laguntzeko arropak eta oinetakoak jasoko dituzte: 8-16 urte bitarteko haurrendako modukoak behar dituzte, egoera onean.