Eibar-Sahara-ren lehiaketako marrazkiak Untzagan erakutsiko dituzte zapatuan

Eibar-Sahara-ren lehiaketako marrazkiak Untzagan erakutsiko dituzte zapatuan
2016/02/11 eta kitto!
Eibar-Sahara Elkartekoek antolatutako marrazki lehiaketara aurkeztutako lanak Untzagan ikusgai ipiniko dituzte zapatu goizean. Antolatzaileek azaldu dutenez, ikasle mordoa animatu dira parte hartzera eta marrazki guztien artean irabazlea aukeratzea ez omen da lan erraza izango. Hala ere, lan horretan Eibar foball taldeko jokalari batzuk lagunduko diete eta irabazleei opariak zapatuan bertan banatuko dizkiete, Untzagan 12:30ean, Askasibar Intersport dendakoen laguntzarekin.
sahara marrazki 2