Armeria Eskola Plaza Eibarko kale-izendegiari gehitu diote

Armeria Eskola Plaza Eibarko kale-izendegiari gehitu diote
2012/04/13 00:00
eta kitto!

Bihar 10.30etan aurkeztuko dute ofizialki Eibarko kale-izendegiari gehitu berri dioten plaza, Armeria Eskola Plaza hain zuzen ere. Armeria Eskolak bere sorreraren mendeurrena ospatzeko antolatutakoen testuinguruan kokatu beharreko ekitaldian udal ordezkariek, eskolakoekin batera, ikastetxe pareko parkeari (Mogel Isasi BHI-ren parean dagoenari) izena emateko plaka denen begibistan lagako dute eta, aurreskua dantzatuta, inauguratutzat emango dute.