Azoka eta barrakak asteburuan Urkizun

Azoka eta barrakak asteburuan Urkizun
2015/02/27 eta kitto!

Urkizuko parke bietan 60, 70 eta 80. hamarkadei eskainitako azoka zabaldu dute. Gaurtik (barixakutik) hasita eta domekara arte jateko eta artisautzako produktuak saltzen egongo dira goizez eta arratsaldez. Horrekin batera, umeendako puzgarri eta barrakak ere ipini dituzte eta, azoka martxan dagoen bitartean, Urkizu ingurura gerturatzen direnentzat hainbat jarduera osagarri antolatu dituzte. Gaur 18.00etan Nacho magoak eskainiko duen ikuskizunarekin ekingo diote egitarauari.