Casinoak 100 urte bete ditu Ibarkurutzen

Casinoak 100 urte bete ditu Ibarkurutzen
2012/04/17 00:00
eta kitto!

Club Eibarrés eta Casino Artista elkarteak batzearen ondorioz, 1912. urtean sortu zen Estaziño eta Ibarkurutze batzen diren tokian Casino Artista Eibarrés elkartea. Mendeurrenaren harira hainbat ospakizun antolatu dituzte eta lehenengo ekitaldia maiatzaren 6an izango da: 12.00etan San Andres elizan meza berezia ospatuko dute, hildako bazkideak gogoan, eta mezan zein meza ostean Goruntz abesbatzak kantatuko duela aurreratu dute. Jarraian, Eibarko Bizikleta Plaza aldamenean, Toribio Etxebarria kalean Casinoak duen lokalean bazkide eta lagunentzat piskolabisa eskainiko dute. Horrekin batera, mendeurrena gogoratzeko intsignia eta zigilua atera dute. Casinoaren historiari buruz gehiago irakurtzeko, Ego Ibarra batzordearen webgunera jo dezakezue.